Euria da kalean, zorua bustita dago. Zorionez, guk etxerikan badaukagu, bestela geure ileak busti egingo lirateke, baita geure buruak ere. Izan ere, askotan ez dugu eskertzen guk dauzkagun bizitzeko baldintzak. Beste herrialdeetan gaixorik jarriko ginateke; pitinka-pitinka hiltzeko. Hala ere, hortaz jabetu beharrean, beste zera hori erosi nahian gabiltza. Erostea da, azken finean, geure patua, mundu Eroski erraldoi bat bailitzan.
Ezer ez daukana materialarekin maitemintzen dela esan zidan lagun batek eta arrazoi osoa dauka; guk orain jabetzen duguna besterik ez gara. Horixe da garai honen arazoa: gatazkak diruaren bidez ixildu dituenak ohitura txarra hartu du eta orain diruarekin konpondu ezin diren arazoak konpontzeko baliabiderik ez dauka eta horrexegatik triste dago. Eta triste gaude. Euria, lainoak, eguzkia eta natura geure menpe baleude bezala hartzen ditugu, oro har. Edertasuna erosotasunaren truke oparitu dugu eta halakoak bihurtu gara: gu gara tristeak, bizitza honen aurrean buru-makur mugitzen diren ibiltari erratuak.
Arin goaz, baina denbora ez dakigu ondo erabiltzen eta setatiak gara. Ondo pasatzeko denpora, pertzeptzioa eta inoraezean artean ibilteko erabiltzen dugu eta ikasteko astia gela batean atxiloturik ematen dugu. Denpora etengabian badoa, aitzitik. Eta ez dugu aprobetxatzen, ez dugu profitatzen. Egunero pozten gaituzten uneak alde batean uzten ditugu, geure amets potoloak betetzeko. Baina handiak izateko txikiak izan behar garela ez gara ohartu oraindik. Hori dela eta, mundu hontako ibilitari erratuak bihurtu gara; zoru hontan oinez ibiltzen ikasi baino lehenago kotxea gidatzen irakatsi nahi dutenak.
CONTRA LOS CODICIOSOS: LA CORRUPCIÓN VIENE DE LEJOS
-
Lunes 30 de junio de 2025 Desde la llegada de la democracia no ha habido
periodo sin episodios escandalosos. Hace casi tres décadas y media, toda
una vida,...
Hace 2 horas
No hay comentarios:
Publicar un comentario