martes, 31 de enero de 2012

Ona edo txarra, baina euskaraz

Leizaola Elkargoak euskara sustatzeko egin dituen bideo biek polemika handia sortu dute. Sexuaz baliatuz, erakundeak geure hizkuntzan ere gozatu dezakela islatu nahi izan du. Hala ere, hainbat hedabideek, El Correo eta Telecinco, kasura, kanpaina hau sexistatzat hartu dute. Aralar alderdiak ere berdina adierazi du eta ikusi beharko dugu erakunde feministak zer dioten.

Epaitu aurretik, bideoak ikustea erabaki dut. Lehengo bideoa (Mendekua) ez zait matxista iruditu, baizik eta guztiz kontrakoa. Emakumeak, gizon harroputz bien konkistak entzun ezkero, hirukote bat proposatzen die hoteltxo batean. Gizonak berotu ostean, emakumeak kalean uzten ditu mendeku gisa.

Bigarrenean ere, emakumea dugu agintari. Ikasleak euskara ikas dezalakoan, irakasleak "Euskaltegi bitxi"-ra eramaten du. Gizonak sinonimoak ez dakizkienez, gelatik kanpo paratzea ere suertatzen zaio. Baliteke, irakaslearen rola apur bat sexista izatea, ostera, gizonak nahiko ximpleak gara argiago erakusten du bideoak. Antza denez, horrek ez dauka inolako garrantzirik, sexista ez dela, alegia.

Beraz, nik ez ditut kritikak ulertzen. El Correok, prostituzioa hedatzen duen egunkariak, egiten duen salaketa lekutik kanpo dago. Baita, Telecincok egiten duena ere. Gainera, nahiko arraroa da hedabide hauek euskarari hainbeste garrantzia ematea. Bestelako interesik ote? Ez gaitezen engainatu, El Correo-k bere baitan hainbat orrialdi euskaraz argitaratu arren, euskararekiko izan duen jarrera ez da eredugarria izaten. Telecinco, zer esanik ez! Sálvame saioa emititzen duen kateak "sexismoa" salatzen duela ez dezagun ahaztu.

Aralarren kritikari buruz, zer esan? Ba ni ez nator bat. Emakumeak irudi sexuala daukala aprobetxatuz, mutilak menperatzeko gaitasuna daukala erakusten du bideoak. Horren ondorioz, emakumeak gu baino inteligenteagoak direla aditzera ematen da. Hori ulertu dut nik, behintzat. Badirudi, aldiz, emakumea erakargarria litekeela erakustea sexismoa dela. Ba ni ez nago ados, sinonimoak ez baitira.

Dena den, beste kezka etorri zait burura, erdaraz egina horrelako kritikak jasoko zituzkeen bideoak? Getafek egin zituen iragarkiak edota telebistako hainbat programa ikusi ostean, ez dut uste. Zein da arazoa, orduan? Euskara modernizatzeko tabu batzuk badaude ezarrita, oraindik. Sarrionaindiak Argian esan zuenez, "Espainolek gutaz esaten dituzten gezur batzuk asumitu ditugu", euskararen esparruan ere. Zoritxarrez, muga horiek hizkuntzaren normalizazioa moteltzen dute. Gaur ere, "gauza inportanteetaz" egiteko erdarak erabiltzen ditugu eta euskara ohitureei (bai berriak, bai zaharrak) erabat lotuta dagoela ematen du batzuetan.

Leizaola Elkargoak egin dituen bideo biak eta baita Yogurina Borobak egindakoak nahiko kutreak dira nire ustez. Euskara normalizatzeko, aldiz, gauza kutreak ere sortu behar dira euskaraz. Behin, lagun bati hizkuntza bizia izateko "Euskal Bihotzik" ezinbestekoa zitzaigula komentatu nion. Ez naiz horretaz konturatu den bakarra, izan ere, Beñat Sarasolak ere faltan somatzen zuen. Euskal erreferentziak sortuko lirateke, gainera.

Euskaldunok nahiko arraroak gara. Espaina-tik aldendu nahian gabiltzan arren, gero eta antza handiagoa daukagu geure "hegoaldeko laguneekin". Oso duinak gara, bai, baina inkesteen arabera, kate berdin- berdinak kontsumitzen ditugu. Españak sortutako Tuentiak eta abarrak erabili eta Barça-Madrid ere ikusi egiten dugu. Beraz, zergatik ez hasi, bai gauza onak, bai gauza txarrak, euskaraz egiten? Ez al da hori hizkuntza normalizatzea?

PD: Betikoa, akatsak ikusi ezkero, abisatu.

domingo, 29 de enero de 2012

Joanak joan...

Denbora badoakigu, nahi eta nahi ez. Lehengo gazteak helduak bilakatzen ari gara. Amamak dionez, denbora kontuarekin ez dago "ez pobrerik, ez aberatserik". Arrazoi osoa dauka. Ezin argiago laburbil litekeen ideia da. "Tempus fugit", denbora badoa eta ezin dugu eskuen artean gorde. Hori dela eta, aprobetxatu beharrean gaude.

Hala eta guztiz ere, tranpa suertatu zaigu; "Carpe Diem", delako hori, alegia. Gerorik ez balego aritzea, hain justu. Ni horrekin ez nator bat. Gerorik ez badago, zergatik oraingoa profitatu behar? Guztiz kontradiktorioa dirudi, izan ere, egoera zaileei aurre egiteko igaro ditugun une onak gogoratzen ditugu, errepika daitezelakoan, esperantza izpiak bailiran. Era berean, txarra eta onaren arteko marra oso fina da eta "txarra" kenduz gero, marra "txarra"-rantza mugituko da.

Gainera, holan aritu ezkero, akats berdinak etengabe errepikatuko genituzke. Badakit memoria barik hezi nahi gaituztela, baita irizpide kritikorik gabe ere. Pinochoari gertatu zitzaion legez, gu ere apur bat astoagoak gara. Etika plazatik baztertu dugu, estetikari bidea egiteko, bien arteko oreka ezinezkoa bailitzan. Ligatu egin behar da, atonduta joan ere bai, baina baita barruan dauzkagun hausnarketak plazaratu ere. Gazteok ez gara leloak. Denok baditugu geure kezkak eta geure ilusioak.

Gazteok alperrak gara eta "no fiutur" da geure patua. Sofa erosoan hazi garela leporatzen digute. Hala ere, inork ez digu explikatu zergaitik geure karrerak eta atera ditugun, ezta geure ametsak zeintzuk diren itaundu ere. Galderarik egin gabe ez dago erantzunik, areago eta denpora badoa, geure gaztaroa apurka-apurka herdoilduz, horituz... Joanak, joan...

PD: Euskara hobetzen ari naiz, beraz akatsik ikusi ezkero, lotsa barik esan!

jueves, 26 de enero de 2012

¡Viva el fútbol!

En el mundo del fútbol, al igual que en la sociedad en general, ha calado hondo la idea de que "todo seguirá igual". De la misma manera que desde la caída del Muro de Berlín parece que no hay alternativa al sistema capitalista, en el mundo del fútbol no la hay entre el Barcelona y el R. Madrid. Jugar contra cada uno de los dos equipos es casi una derrota asegurada. Esta situación al principio puede resultar atractiva: cada partido se pueden ver goles increíble. A la larga, sin embargo, resulta monótono y aburrido.

Ante esta gris situación ha surgido un equipo, el Mirandés, que, como Islandia, ha demostrado que "si se quiere, se pueden" cambiar las relaciones de poder y ha abierto una brecha en un deporte subordinado al negocio económico. Armado de ilusión, el equipo burgalés ha eliminado a tres equipos de Primera División (Racing, Villareal y Espanyol). No había más que ver como los jugadores "rojillos" se afanaban en los últimos minutos por dar la vuelta a una eliminatoria que se les había complicado y que solventaron en el último minuto.

La convicción no es la única semejanza que existe, en mi opinión, entre el caso islandés y el del Mirandés. Los dos han sido excepciones que han mostrado la injusticia existente en los sistemas en los que actúan. En ambos casos, los organizadores han diseñado un sistema que defiende al "más fuerte". En lo político, la falta de una regulación mundial permite que las empresas y los bancos campen por sus anchas por encima de los diferentes gobiernos. En el fútbol, la eliminatoria a "ida y vuelta" ahoga la poca frescura que podía tener la Copa del Rey, en una federación que parece emperrada en reforzar al Barça y el Madrid, que tanto dinero parece dar.

Para luchar contra estas injusticias son importantes los casos del Mirandés e Islandia. En una sociedad que parece condenada a un "retorno continuo", dejan lugar a la esperanza de un sistema más equitativo. Por eso, no hay que tomarlos como excepciones; sino como ejemplos de que la perseverancia y el trabajo en equipo dan resultado. El cambio es posible. Se puede plantar cara a "esa mano invisible" que piratea los mercados económicos. Se puede plantar cara al Real Madrid y al Barça. Solo hacen falta once jugadores que formen un equipo y 6.000 aficionados que los apoyen hasta el final. Es solo cuestión de ilusión.

lunes, 9 de enero de 2012

Irabaziko dugu, nola ez?

Lagun bati esan berri diot blog honek "Jonen Alde ilunenak" izena har lezakeela. Egia da, zer eta blog hontan idazten ditudan sarrerak nahiko goibelak izaten dira. Ez dakit zergatik, baina ez dira oso baikorrak izaten. Bide batez, jorratzen ditudan gaiak ez dira askotan alegreak izaten. Estetikoki ere, buelta larregi ematen ditut eta kontzeptuak explikatzeko bide ospelak erabiltzen ditut. Zoritxarrez, pozak maiz ez du hausnarketara jotzen.

Horixe ez da egin didaten kritika bakarra. Beste lagun estimatu batek "zahar baten modura" idaztea leporatu dit. Ona ala txarra den ez dit argitu. Bakoitzak bere gustuak dauzkala dio. Baliteke jende zaharrak daukan melankolia nik ere izatea. Bainan nik ez dut ezer galdu, gaztea bainaiz oraindino. Aldiz, gaurko gazteok nahiko zahartuta gaudelakoan nago. Ez dugu iraultzarik egiteko "astirik", eta joan diren belaunaldiek lortutakoa mantendu nahi dugu. Aspalditik gazteok ez gara horren"karkak" izan.

Gaur berriz ere ilun. Alaibaina, nik uste ospelen artean esperantza izpi bat ageri dela. Azken finean, argudio eta adibide hauei aurrera ateratzeko grina atxikitzen zaio. Hitz hauek asmo hori baitaramate. Egoera gogorrak izan arren, atera gara eta halaxe egingo dugu aurrerantzean ere. Ez da optimista izatea, ez da neure burua zuritzea ere; gizakiok daukagun patua da, besterik ez. Ez dakit zenbat mende daramagun garaipen eta porroten artean. Dikotomia horrekin segituko dugu mendeetan zehar. Nik uste, horretarako jaio garela. Horrexegatik bizi gara. Ilusioa da bizirik mantentzen gaituena. Irabaziko dugu, nola ez.

PD: Euskaraz ez naiz ederto moldatzen, beraz akatsak ikusi ezkerko abisatu, eskerrik asko!