lunes, 21 de noviembre de 2011

Prest al gaude?

Joan den maiatzaren 22an Bilduren tsunamia gertatu ostean, askok pentsatu genuen atzoko hauteskundeak berdinak izango zirela. Gainera, Aralarrek koalizioarekin bat egin zuenetik, fenomeno hori Nafarroan nabariagoa izango zela susmatu genuen. Hala ere, hori ez da horrelaxe gertatu. EAE, EAJ botoetan dugu nagusi eta Amaiur eta Geroa Bai-ren arteko diferentzia ez da oso handia izan Nafarroan. Horren ondorioz, hautagai abertzale eta euskaltzale bi izango ditugu Nafarroa Garaitik. Euskal abertzaletasunak inoiz izan duen emaitzik onena. Poztekoa da, gainera, ze emaitza honek Geroa Bai eta Nafarroa Bai-ren ispiritua bizirik dagoela adierazten du. Era berean, euskal kulturak nafarroan ere lekua badaukala erakusten du eta hori poz-iturria da euskalzaleentzat.

Atzoko hauteskundeetan ere, EAJren hegemonia kolokan jartzen zuten hedabide askok (bai Gara-tik, bai El Correo españoletik). Eserlekuen banaketa gertatu ostean, abertzaleen arteko lehia "enpate tekniko"-an dagoela erran zuen atzo Félix Arrietak ETB1an. Ez dago guztiz oker, baina emaitzak zehaztuz gero, EAJ eta Geroa Bai-k Amaiurrek baino 40.000 boto gehiago eskuratu dituzte. Hori dela eta, abertzaletasun instituzionala (EAE-n) eta abertzaletasun "hiritarra"(Nafarroan) garaileak dira Hegoaldean. Nahiz eta EA eta Aralar-ek Ezker Abertzalerekin bildu, koalizioak bultzatu duen tsunamiak ez ditu irentsi. Horrek zer esan nahi haundia dauka: gauzak ondo egiten direnean, jenteak eskertzen ditu. EAJk Bizkaian eta Geroa Bai-k Nafarroan gauzak ederto egin dituzte, Amaiurrek Gipuzkoan egin duen bezala, eta emaitzeetan argi geratu da. 2.013era begira, EAJ-k Gipuzkoa eta Araban egin beharko ditu hausnarketa sakonak. Bestela, Amaiur nagusi izan liteke Eusko Legebiltzarrean.

"Españolismoaren porrota" Hegoaldean
Hauteskunde hauetatik ondorio asko atera litezke: Estatu mailan PP-k izan dituen emaitzak, Ley d'Hont-ek iskutatzen duen gehiengo isila, PSOE-ren beherakada eta abar... Hego Euskadiri dagokionez, abertzaletasuna nagusia dela argi geratu da. Eserleku aldetik, 13-10 izan da banaketa. Gainera, biztanle gehien duten lurraldeetan abertzaleok izan gara nagusi. Bizkaia eta Gipuzkoan 9 eserleku eta 4 senatari abertzale hautatuak izan dira. Araban, binaka eta Nafarroan 3-2. Gainera, PP-k Nafarroan 9.000 boto galdu ditu eta Volkswagen itxiko balitz, zauria handiagoa bilakatuko litzateke. Askok diote, Barcinak eta zuzendariak itxiera atzeratzea adostu dutela. Dena dela, krisi ekonomikoak bere eragina izan lezake Nafarroako gobernuan eta Geroa Bai eta Amaiur-rentzat aukera ederra izango litzateke PSOE 4.rren indarrara mugiarazteko.

Egoera honen aurrean, Patxi López-ek hauteskundeetara jo beharko luke. Aspalditik badakigu Legebiltzarran daukan gehiengoa artifiziala dela. Are gehiago, foru eta udaletxeetarako azken hauteskundeetako botere banaketa gertatu ostean. Hala eta guztiz ere, badirudi ez duela egingo. Andalucía galtzeko zorian dago PSOE-rentzat, eta halaxe izango balitz, Eusko Jaurlaritza sozialisteek Estatuan daukaten gobernu bakarra bihurtuko litzateke. Gainera, ETB-2an argi geratu denez, "constitucionalista"-ek ez dute egoera berri hau onartu nahi. Horri esker, gero eta gutxiago izango dira EAE-n eta Nafarroan.


Lehendakaritzara begira
Datozen hilabeteak ezinbestekoak izango dira Lehendakaritzarako lehian. Horrexegatik, alderdi guztiek jopuntuan daukate. EAJ orain urte bi galdu zuten poterea berreskuratu nahian arituko da. Hortan ibili da azken bi urteetan eta Estatutua betetzea lortu du, besteak beste. Orain, "estatus" hori gainditzeko unean gaudelakoan dago EAJ eta ikusi beharko dugu zelan planteatzen duen bere programa berria. Asko dauka jokoan eta bere planteamenduak plazaratzeko bideak aztertu beharrean dago, bide batez, Amaiurrek egiten duen eskaintzatik ezberdintzeko. Abertzaleen arteko lehia bizian, Gipuzkoa oinarrizkoa izango da.

Hori dela eta, Ezker Abertzalea "kanpainan behin" Anoetara hurreratzen da. Amaiurrek gorantza bidea doala badaki. Hala ere, bere mugatik hurbil ere egon liteke. Azken kanpaineetan, txisteratik zenbait truko atera ditu, baina gero ta gutxiago dauka poltiskoan. Baliteke, Otegi hautagai nagusia izendatzea ala ETAk armak ixtea. Gainera, urte ta erdi hontan udaletxeetan egiten duen kudeaketa ere inportantea izango da. Bildu koalizioak ilusio asko piztu zituen biztanlerian eta zaila egingo zaio deneri eustea. Emaitza hauen kudeaketa izango da gakoa.

PP eta PSOE-k batek jakin zer egin dezaketeen. Eusko Jaurlaritzak egin duen krisiaren kudeaketa ez da oso brillantea izan. Gainera, Patxi López-en gobernuak ez dauka biztanleon legitimazioa eta Lehendakariak berak ez du itxura ona. Horrexegatik, alderdi konstituzionalista biek euren burua berrasmatu beharko dute. PSOE euskaldundu eta PP leundu egin beharko dira. Bestela, gero eta gutxiago izango dira abertzaleon mesedeetan.

Aspalditik, hegoaldean lau hanka politikak daudela badakigu. Azken hauteskundeetan joera hori argiago islatu da. Egun, EB, UPyD edo CDN-k oso boto kopuru gutxi ateratzen dute Hegoaldean. Era berean, abertzaleak gero eta gehiago gara. Atzokoari begira, EAJ eta Amaiur ez dira garaileak izan. Jeltzaleek ez dute eserlekuen gehiengoa lortu eta koalizioak sustatu duen "indar-metaketa"-k ez ditu EAJ eta Geroa Bai irentsi. Hala ere, abertzaleok irabazi egin dugula ozenki errango nuke. Hori dela eta, egoera berriaren aurrean alderdi bakoitzak hartzen duen jarreraren arabera, bakoitzak bere etorkizuna baldintzatuko du. Beraz, hausnartzeko garaia zabaltzen zaigu. Prest al gaude?

PD: Euskaraz idazteko ikasten ari naiz, akatsarik balego, esaidazue!
PD2: Eskerrik asko Zerdionk, egin didazun zuzenketagatik

3 comentarios:

Urtzi dijo...

Segi horrela euskaraz idazten!! Primeran ari haiz eta!! Eskertzen da benetan ahalegina!!

Jon Agirre dijo...

Kaixo Jon:
Analisi interesgarria, espero nuena esan duzu egia esan. Bozak nahiko argi utzi dute egoera, eta objektiboki esanda gauza gutxi atera daiteke. Baina nik gauza batzuk argitu nahiko nituzke:

- Amaiurrek oraindik gora egingo du. Aralarreko pisu handiak atzera egin dute, baita Nafarroako 76 karguk ere. Baina hala ere, emaitza onak lortu ditu. Ez duela EAJ irentsi? Egia, baina ez du inoiz irentsiko. Ez behinik behin belaunaldi aldaketa eman arte. Belaunaldi zahar horiek ez dute botoa aldatuko (horregatik EAko adinekoek Amaiur bozkatzea).

- Legitimitate kontuan, egia esa exageratzen ari garela iruditzen zait. Ezker abertzaleak ezin izan zuen aurkeztu, baina gainontzeko alderdiek bai eta ikusi da emaitza. Hauteskunde bakoitza bere testuinguruaren seme da. Eta garai horretan hore zen egoera. Nire ustez PP-PSE akordioa artifiziala bada ere, legala eta legitimoa da. Beste gauza bat da Patxi Lopezek kontrakoa esatea kanpainan, eta hori ez betetzeak bere alde gutxi esaten duela.

- Azkenik, txalo bero bat Uxue Barkosi. Politikoek karisma gutxi duten une honetan, kanpaina ederra egin du: lehenik EA joan zen, ondoren Aralar. Baina hala ere proiektu oso interesgarria egin du



p.d: akatsak akats, hitz egiten duzun bezala idatzen duzulako da: parkatu barkatu ordez esaterako. Baina ulergarria d azure euskara

Jon dijo...

Agi:

Zurekin bat nator egin dituzun komentario gehienekin. Hala ere, nik uste López-en gobernuank ez duela legitimaterik. Euskaldunoi eskubideak murriztu egin zizkiguten epaiek. Nik ez nion HB-eri botoa emango, hala ere, ezin izan nuen aukera ere eduki. Alde horretatik, nik ez dut botoa emateko libertate dena eduki eta nik bezala beste hainbeste.

Belaunaldiari dagokionez, egia da EAJren boza asko zaharretatik datozela, baina Amaiurreri ere botoa eman behar izan diote hainbat herrietan (Goierrin, Urolan...).

Era berean, orain Amaiur bozkatu duten gazte askok datozen urteetan EAJri emango diote apoioa. Adin kontuak dira. Edozein lekutan gertatzen da.

Bukatzeko, nik ez dut pentsetan Amaiurrek igoera ikaragarria izango duenik EAE-ko hauteskundeetan. Hauteskunde oronkorrak ahulenak dira EAJ-rentzat eta koalizioari eutsi dio. Teoriaz, autonomikoeetan hobeto ibili beharko luke.

Lagun batek esan didanez, 86.rren urteko eszisioaren osteko hauteskundeetan, PSE-k eserlekuetan irabazi zuela eta, jeltzale asko negarrez zeuden. Urteak igaro ostean, EAJ-k EA irentsi zuen. HB ez du jango, baina hortik datozen boza asko, bai.

Jon.

PD: Eskerrik asko Urtzi ta Agi, euskaraz idazteko zailtasunak ditugunak animoak eskertzen ditugu.