Ni ez nago sindikatuekin guztiz ados. Batzutan politika sindikagintza baino egiten dutela pentsa dut. Hala eta guztiz ere, gaur geure eskubideak, bai langile gisa, bai pertsona moduan, aldarrikatzeko aukera paregabea da. Neoliberalismo honek ez dauka ez hanka ez buru ezta geure jokaerak ere. Gu ere egoera honen erantzunle gara. Geure bizimodu zoro hau guk sortu dugu. Hori ezin da ukatu. Hori dela eta, guk, geure buruaren jabe eginez, paratu behar dugu. Buelta eman diezaiogun geure egoerari, pertsonak izaten has gaitezen, bestela geureak egin du.
Gaur, gizakiak garela gogorazteko unea heldu da. Geuk aisialdi eta bizitzeko ere eskubidea badaukagu: diruarekin bai, ez diruaren menpe, ordea. Gaur, ekainak 29ean greba egin beharra dago. Ez da batere normala aberatsen kopurua biderkatzen den bitartean, txiroena neurri berean egitea. Hori lehenbiziko kontua izan behar izango litzateke.
Estatu soziala defenditzen dugunok ezin gara geldi geratu. Ongizatea ez da ezker-eskubiko eztabaida; baizik eta denon betebeharra.
CONTRA LOS CODICIOSOS: LA CORRUPCIÓN VIENE DE LEJOS
-
Lunes 30 de junio de 2025 Desde la llegada de la democracia no ha habido
periodo sin episodios escandalosos. Hace casi tres décadas y media, toda
una vida,...
Hace 3 horas
No hay comentarios:
Publicar un comentario