miércoles, 15 de febrero de 2012

San Balendin-eko kontuak

Atzo ere San Balendin eguna izan zen. Ez dakit zenbatekoa den. Zoritxarrez, elizkuneetan egotea suertatu zait aurten. Bizitza etortzen den heinean, joan ere egiten da. Gazi-goxoa, benetan. San Balendin-era itzuliz, aurten ere denetarik leitu dut. Arrosaz beteriko oheak, ezustekoak, baina baita ere haserreak. Ariketa matematikoa eginez gero, aurten bertan behera gelditu dela deliberatu dute hainbatek (14-12-02 = 0). Beste batzuk Cupido erail nahi zutela aitortu dute.

Tonu ironikoa alde batera utzita, nolabaiteko desesperazioa ageria da gazteengan. Askok asumitzen ez duten arren, gurasoengandik hartu ditugun eskema "zaharkituetan" oinarriturik bizi gara. Bikotekidearekin amodioa topatuko dugu; monogamia alegia. Maitasun libre askotan aipatu arren, geure oinarri sozialeetara buelatu nahi dugu. Gure hitzak ez baititugu asumitu, akaso? Nahiko kontserbadoreak baikara, apika? Batek jakin zer izan litekeen (bakardadeari beldurrik ote?), baina halaxe da.

Neure buruari dagokionez, nahiko egun triste eta malenkoniatsua izan zen aurtengo San Balendin "jaia". Triste, elizkizunak ez baitira oso alegreak izaten. Are gutxiago, bat-batean datozkizunetan. Malenkonia, 4 urteez bizi izan nintzen lekura bueltan bainengoen. Lagun zaharrak eta ustezko zauri itxiak ikusi nituen eta, egia esan, zabalik segitzen dituzte oraindik. Izan ere, urratzen ditugun bideak ere atzera bueltako aukera tentagarria eskeintzen dute. Halere, aurrera segituko dugu, halabeharrez; nahi eta nahi ez.

No hay comentarios: