viernes, 21 de octubre de 2011

Ondo etorri bake berria

Bukatu da. ETAk armak behin betiko uzteko konpromesua duela iragarri du gaur bertan (atzo, egia esan). Orain aro berri bat datorkigu. Denbora berri hontan, erronkak zabalak ditugu. Geure belaunaldiak Euskadi berria eraikitzeko ardura dauka. Hori da geure patua. Ederra izango da!

Hori bihartik aurrera izango dugu buruan. Gaur, irribarre zabal batekin ospa dezagun eskuratu berri dugun bakea. Akabo hilketak, akabo mehatxuak, agur beldurrak! Euskadi dugu irabazteko, geroa geurea da ta.

Lagun bati esan diodan bezala, gaur ez dago izenarik, gaur herri bat pozik dago. Aspalditik ezin izan du nahi duen bezala bere etorkizunera begiratu, ezta ordezkatu ere. Hemendik aurrera, burujabetza garatzeko aukera agertu zaigu. Horretarako, buruetatik biolentzia baztertzeko orain dugu aukera, beraz, egin dezagun denok aurrera hori lortu arte.

Ondo etorria izan dadila bake berria, inoiz buelta ez dadin biolentzia zakarra.

No hay comentarios: