viernes, 9 de septiembre de 2011

Lau urteez neure etxea izan denari

4 urte igaro ostean, agur esateko ordua heldu zitzaidan. Joan den astean despedidu nintzen eta, egia esan, oso zaila egin zitzaidan. Bertan, gauza asko sentitu izan ditudalako.

Orain dela lau urte, ez nuen asmatuko horrela amaituko nuenik. Ezta pentsatu ere! Eskolatik atera berria, etxetik ere irten nintzen. Hasieran, etxeari lotuta egoten segitu nuen, baina denpora pilatzen joan zen heinean, etxe batetik bestera salto egin nuen. Zorionez, ez nuen hausturarik izan, baina "resi" den horri "etxea" deitzen hasi nintzen. Hor zegoen aldaketaren alde zoragarria! Orain etxe bi izango nituen.

Hala ere, askotan gertatzen den bezela, ezustekoak harrapatu ninduen eta "etxe" bilakatu zen horri agur esateko unea iritsi zitzaidan. Nik ez nuen nahi, baina hoixe egin behar! Bat-batean, hiri hortako txoko guztiek zer edo zer esaten hasi zitzaizkidan, eta kaleko izkin guztiek bertan bizi nituen istorio asko gogorarazi zizkidaten. Oroitzapenari ezin eutsiz, malenkonian jausi nintzen. Ez zen gaxi-gozoa; baizik eta zoriontsu eta eroso sentitu izan naizen ondarretatik azaltzen den tristezia; bertan asko disfrutatu dudanaren seinale, alegia.

Orain dela lau urte, ume bat irten zen etxetik. Garai hori gertatu bitartean, ume hori nagusitzen hasi zen eta orain beste tipo bat agertzen zaigu ispiluaren aurrean. Apalagoa, agian, trankilagoa, apika, baina bera da. Etxetik kanpo amodioaren alde gaxi gozoak ezagutu ditu, baita laguntasunaren inportantzia edota zelan garai berriak arin joan eta etorri egin diren.

Mutil koxkorra hazi da eta agur esan dion etxetik hartu duen hazia denpora berria ereinteko oinarritzat dauka. Beraz, ez ditzagun joan den bizitzaren arazo berdinak errepikatu ezta bertan utzi dugun guztia ahaztu. Dena motxilan gorde, suertatzen zaigun bizi berriari aurre egiteko; profitatzeko.

Lau urteez neure etxea izan denari zer esan? Ba askotan berbak soinuen artean galtzen dira, Kontxako ondarra bailitzan. Hala ere, inoiz ez da berandu eskerrak emateko, ezta amititzeko ere etxe honek nire izaera baldintzatu duela betiko. Horrexegatik, gogoratu dezagun behar dan bezala: nagusi egin nintzen tokia.

No hay comentarios: