Osotasunaren bila
Liburu
honetako protagonistak maitasunaren bila dihardu istorio guztian zehar.
“Urrunera eramango duen marea indartsu” baten amodioa bizi nahi du eta horrela
suertatzen zaio “Idazteko etxea atontzen” zatian. “Ausentzi baten kontakizuna”
da, non barruan dauzkan sentimendu triste guztiekin
gero eleberri bihurtuko den gutun bat idaztea deliberatzen baituen. Poesia, Hollywood eta literaturari esker, “ahiturik
baina pozik” egoteko maitasun istorio ederrenak
direla barneratu dugu. Zoritxarrez, hori ez da beti gertatzen eta hori
pairatzen du protagonistak.
“Idazteko
etxea atontzen” minduta paratzen den “bihotz alderraia” dugu protagonista. Nire
ustez, kontakizun hau sakonena da, izan ere dioena barrutik azaleratzen duela
argi dago. Estetikoki politena den arren, oso garratza egiten zaio sofritu
duenari kontatzea eta hori erakusten du idazleak. Bere sentimenduen radiografia
izugarria dagi protagonistak. Hauxe bera sentitu dut nik leitzean, behintzat.
Era berean, maitasun istorio bat “zail” bukatzen denean, pentsatzen du inspirazio datorkiola artistari ere
(“Literatura bakarrik ez, […] ipar-orratzak, [...] katedralak […] emakumen
batzuek […] ispiluetan beren buruak mirets zitzaten” 77 o).
Oso
ohikoa zaigu, maitasuna agortu denean protagonistak bezala “oraindik garaiz”
gabiltzala pentsatzea; amorerik eman gabe, atzera bueltarik ez zeukala
konturatu arte. Gu ere, neska bat “ezagutuko dugulakoan” gaude, halabeharrez.
Gainera, “ilunabarreko tristurak bihotza estutzen didanean berarekin gogoratuko
naizela” pentsatu nahi dugu. Hor datza eleberri honen diztirak, kontatzen duena hurbil-hurbila zaigula. Idazleak gizonok maitasunarekiko erabiltzen ditugun koordenadak (esperantzak, ondoezak,
erreferenteak, heroiarena…) ondo islatu dituela
uste dut. Hori da liburu honek duen meritu handiena.
Bestalde,
baliteke, emakume bat topatzea amets kamutsa ala
itxaropen faltsua izatea. Igoal bakarrik biziko gara, neskarekin ala
neska barik, izan ere, ez dut uste gizon batek dituen bihotzeko gaixotasun
guztiak senda ditzakeenik emakume batek. Lagungarri izan daiteke, baina inork ezin du bere burua poztu norbera gabe. Dena den,
neska baten mareak itsasoaren sabelera naraman arte, nik ere nire etxea “atontzen” darrait. Ezin dut ukatu, “tristura eta guzti”, bizitza
“ederra dela”, halafede!
Idazlea:
Joxan Agirre
Titulua:
“Zwei Frauen (bi emakume)”
Editoriala:
Elkar
Orrialde:
164
No hay comentarios:
Publicar un comentario