Zwei Frauen
Dena den, istorioa aurrera doan neurrian, eskarmentu handiagoa hartzen du pertsonaiak. Maitale bezela, azken atalean (“Zwei Frauen”), bi neskekin ateratzen da aldi berean. Ez da kasualidadea, pertsonaiak hausnarketa sakonaren ondorioz egindako hautua baizik. Izan ere, bera behar horretaz jabetzen da eta bi emakumekin (Nadia eta Karla) aldi berean egon nahi duela badaki. Bere bizitzaren gabeziei falta zaizkien osagarriak beteko balituzte bezala. Oso argi dio pertsonaiak, gainera, “bitan egon nintzen ezkonduta […] , itolarria eragiten dit, […] gerora deskubritu nuen bi emakumerekin […] oreka lortzen nuela” (160 o).
Idazle gisa ere garapen berdina jasaten du pertsonaiak. Azken atal honetan, Zwei Frauen eleberria amaitzen du, beraz, nolabaiteko aldaketa atzematen da pertsonaian. Oraingoan bai da lan bat burutzeko gai. Halere, amodioarekin gertatzen zaion heinean, ez da egoera borobiltzeko kapaza eta adituek eleberria Max Fritschena dela uste dutenean, berak ez du berea dela aitortu nahi. Horren ondorioz, Nadia haserre dago eta “koldarra dela” (151 o) aurpegiratzen dio. Pertsonaiak bere burua “gutxiesten duela” uste du Nadiak.
Azken kalakaldi honetan ere imitazioa eta orjinalaren arteko harremana dauka hizpide idazleak. Hasteko, eleberri baten idazlea izateko lana “bere kabuz izarniatzen den puntu bat” izateari deritzo. Hori dela eta, baliteke Zwei Frauen-en “aitatasuna” aldarrikatu gura ez izatea, “maixuaren ordainean” (150 o) egiten duela argudiatuz. Fritsch erreferentea dauka beti idazleak, gainera, eleberriak Fritsch-en eskutik “ibilbidea errazagoa” izango duelakoan dago. Dena den, notario baten aurrean eleberria eta bere itzulpena erregistratzea erabakitzen du, bada ezbada ere. Azkenean, berea dela aitortzen diote.
(...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario