domingo, 29 de enero de 2012

Joanak joan...

Denbora badoakigu, nahi eta nahi ez. Lehengo gazteak helduak bilakatzen ari gara. Amamak dionez, denbora kontuarekin ez dago "ez pobrerik, ez aberatserik". Arrazoi osoa dauka. Ezin argiago laburbil litekeen ideia da. "Tempus fugit", denbora badoa eta ezin dugu eskuen artean gorde. Hori dela eta, aprobetxatu beharrean gaude.

Hala eta guztiz ere, tranpa suertatu zaigu; "Carpe Diem", delako hori, alegia. Gerorik ez balego aritzea, hain justu. Ni horrekin ez nator bat. Gerorik ez badago, zergatik oraingoa profitatu behar? Guztiz kontradiktorioa dirudi, izan ere, egoera zaileei aurre egiteko igaro ditugun une onak gogoratzen ditugu, errepika daitezelakoan, esperantza izpiak bailiran. Era berean, txarra eta onaren arteko marra oso fina da eta "txarra" kenduz gero, marra "txarra"-rantza mugituko da.

Gainera, holan aritu ezkero, akats berdinak etengabe errepikatuko genituzke. Badakit memoria barik hezi nahi gaituztela, baita irizpide kritikorik gabe ere. Pinochoari gertatu zitzaion legez, gu ere apur bat astoagoak gara. Etika plazatik baztertu dugu, estetikari bidea egiteko, bien arteko oreka ezinezkoa bailitzan. Ligatu egin behar da, atonduta joan ere bai, baina baita barruan dauzkagun hausnarketak plazaratu ere. Gazteok ez gara leloak. Denok baditugu geure kezkak eta geure ilusioak.

Gazteok alperrak gara eta "no fiutur" da geure patua. Sofa erosoan hazi garela leporatzen digute. Hala ere, inork ez digu explikatu zergaitik geure karrerak eta atera ditugun, ezta geure ametsak zeintzuk diren itaundu ere. Galderarik egin gabe ez dago erantzunik, areago eta denpora badoa, geure gaztaroa apurka-apurka herdoilduz, horituz... Joanak, joan...

PD: Euskara hobetzen ari naiz, beraz akatsik ikusi ezkero, lotsa barik esan!

No hay comentarios: