Horixe ez da egin didaten kritika bakarra. Beste lagun estimatu batek "zahar baten modura" idaztea leporatu dit. Ona ala txarra den ez dit argitu. Bakoitzak bere gustuak dauzkala dio. Baliteke jende zaharrak daukan melankolia nik ere izatea. Bainan nik ez dut ezer galdu, gaztea bainaiz oraindino. Aldiz, gaurko gazteok nahiko zahartuta gaudelakoan nago. Ez dugu iraultzarik egiteko "astirik", eta joan diren belaunaldiek lortutakoa mantendu nahi dugu. Aspalditik gazteok ez gara horren"karkak" izan.
Gaur berriz ere ilun. Alaibaina, nik uste ospelen artean esperantza izpi bat ageri dela. Azken finean, argudio eta adibide hauei aurrera ateratzeko grina atxikitzen zaio. Hitz hauek asmo hori baitaramate. Egoera gogorrak izan arren, atera gara eta halaxe egingo dugu aurrerantzean ere. Ez da optimista izatea, ez da neure burua zuritzea ere; gizakiok daukagun patua da, besterik ez. Ez dakit zenbat mende daramagun garaipen eta porroten artean. Dikotomia horrekin segituko dugu mendeetan zehar. Nik uste, horretarako jaio garela. Horrexegatik bizi gara. Ilusioa da bizirik mantentzen gaituena. Irabaziko dugu, nola ez.
PD: Euskaraz ez naiz ederto moldatzen, beraz akatsak ikusi ezkerko abisatu, eskerrik asko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario