Azken asteotan Berri Txarrak-ek bere azken diskoa aurkeztu du. Payola izenarekin datorkigu azken lana. Disko gordin ta azkar, Jaio.Musika.Hil-etik oso aldenduta. Ta diskua bezain potente zuzeneko emanaldiak datozkigu; Basauriko hain zuzen ere. San Migueleko jaietan jo zuten naparrek ta oso kontzertu ona eskeini ziguten. Lehen birakoak baino azkarragoa izan zen emanaldia. Kitar zorrotzak, aho sakona ta giro berezia. Bertan azken diskoko abestiak jotzeaz aparte, zaharrak ere jo zituen taldeak. Jenteak kontzertua disfrutatu zuen, halaxe esaten zuten gure arpegiak.
Kerobiak ere emanaldi oso onak eskeintzen ditu. Ezberdiñak dira, agian nostalgikoagoak. Hala ere, oso elektrikoak. Ahotsak kulunkatzen gaituen bitartean, kantantearen hezurrak dardaraka ari dira eszenatokian, abestieen sentipenak helarazi nahian. Izan ere, pianoaren kutsua nabaria da. Musika nostalgikoakoa, ta aldi berean hunkigarriagoa, bihurtzen du instrumentuak. Giro intimoa sortzen da, geure penak ta ilusionak elkarren alboan zintzilik, geure desio ta oroitzapenekin eskegita. Agian letraren batek lehortuko ditu. Nork daki?
Euskal eszena Nafarroatik pasatzen da. Niretzako dauden bi talde onenak bertakoak direlako. Oso letra onak, poesia dela esaten ausartuko nintzateke, ta musika sakona. Zerbait esaten digute Kerobia ta Berri Txarrak-ek kantatzen dutenean, zerbait pertsonala, polit bezain erakargarri. Harrigarria azken finean, ze erras ikutzen dituzte gure baitango hariak!
PD: Parkau nire euskera makala
LO RECONOZCO HE VIVIDO (Y QUE A VECES ME HE SOLIDO EQUIVOCAR)
-
José Manuel Bujanda Arizmendi La “Fundación Oreki” tuvo a bien invitarme a
un encuentro: “De las pìstolas al humanismo y vueltas al Humanismo”. Fué el
23 d...
Hace 51 minutos
1 comentario:
Lasai, Jon, zure euskera ossso ona da. Eta guztiz ados nago zurekin. Oso talde ezberdinak, bakoitza era batean iristen zaigu sakonera, ta neuri behintzat barruraino. Ezin dut itxaron Berri Atarrabian entzuteko...
Publicar un comentario