“Idazten dugunean gure nitasunari mugak zabaltzen dizkiogu, eta gauza bera egiten dugu maitemintzen garenean”
George Orwellek asmatutako Winston Smith pertsonaiak “liburu onenak, berez badakizun zera hori esaten dutenak izaten dira” (“The Best books are those that tell you what you know already”; 1984; 208. orrialdean) antzeman zuen Emile Goldstein-en liburu debekatua irakurtzen hasi zen unetik. Niri ere horixe bera gertatu izan zait Joxean Agirre-ren Zwei Frauen eleberriarekin. Oso liburu hurbila da, gainera, nahiko era sinplean idatzita. Izan ere, amodioari buruz egiten dituen hausnarketek nire inguruan entzundakoen antza handia daukate, hitz eta guzti. Maitasun deritzon sentimendu konplexu hori, sinplifikatu egiten du idazleak.
Lau zatitan banatuta, Agirreren lanak, alde batetik, berak bizitako amodioaren gazi-gozoak kontatzen ditu, eta bestetik, imitazioa eta originalaren arteko erlazioeri buruz hausnarketa sakona sustatzen du, idazlearen rola argitu nahian (“Dagoeneko ez dago horrialde zuririk. Gure aurretik idatzitakoaren gainean idazten dugu”). Dikotomia hori lotzeko, kontakizun bakoitzean protagonista bera ere “mitozalea” dela aitortzen digu narradoreak. Batzuetan, Dostoievskik (Anna Grigorieva) bezala neska bat urreratzeko izkiriatzen du (“Gizonak gizonago egiten dituena”) eta bestetan, adarrak jarri zizkion neskari igorri nahi zion gutuna eleberria bihurtuz (“Idazteko etxea atontzen”) Robert Walserrek bezala.
Idazle eta maitale bezala duen bilakaera
Lau istorio hauen artean, pertsonaiari bilakaera sakona atzematen zaio. Gaztetan, ez daki zer egin behar duen neska bat liluratzeko “Emakumeei beste tankera bateko gizonezkoak gustatuko zitzaizkiela erabaki nuen”, (38 o). “Zahartzaroaren atarikoa den zifrarik gabeko adin tarte horretan” (138. o.), ostera, ez daki zelan egiten duen neskak erakartzeko (“Zaila da jakiten zergaitik maite gaituzten”, 140 o.). Galdera horiek, gaur egungo mutikoei ere ohikoak zaizkigu, izan ere, ez baitakigu zergatik erakartzen ditugun maite gaituzten neskak eta are gutxiago, zer gertatzen zaien amodio horri amaiera emateko.
Liburuaren zehar, pertsonaiak daukan bilakaera pertsonala idazle gisa duenarekin oso loturik dago. Alta, maitale bezala eskarmentu handiagoa hartzen duen heinean, idazle bezala ere hazten da. Eleberriaren bigarren atalean (“Anna Grigorietvna”) lehenbizikoz azaltzen zaigu pertsonaia idazle gisa eta bere idazkera neska bat erakartzeko bide egokiena dela erabat konbentzituta dago (“Neska hori erakartzeko eleberri on idaztea […], eta horretan saiatu nintzen”, 39 o). Kasu honetan, Dostoievski imitatuz, neska bat nahi du eleberria idazteko lan nekeza aurrera eramateko.
Atal honetan, eskarmentu falta igertzen zaio pertsonaiari bi alderdietan, idazle eta maitale bezala. Idazteko, Borgesen “Traidore eta heroien gaia” liburuaren harira, “herrialde okupatu batera” kontakizuna egokitzea bururatzen zaio. Halere, neskari argudioa berea bailitzan aurkezten dio pertsonaiak. Hasiera batean, neska laguntzeko prest agertzen da eta, une batzuetan, liluratuta dirudi, baina azkenean, desagertu egiten da. Gainera, berak aitortzen duenez, “ez zuen besarkada gozatzeko aukerarik izan” (39 o) eta “eleberria erdi bidean zapuztu zen” (40 o). Erabateko porrota.
(...)
PD: Betiko moduen, eskerrik asko Oier-i
No hay comentarios:
Publicar un comentario